XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Buruko hezurrak Buruko hezurrak burezurrekoak eta aurpegikoak dira.

Burmuinak babesteko izaten dira burezurrekoak.

Aurpegian, masaila-hezurrak daude, eta berauetan, hortz-haginak.

- Gorputzenborreko hezurrak Ornoak deitzen diren hezur motzak ditugu bizkarrean, eta hauek bizkarrezurra eratzen dute.

Uztai itxurakoak dira saihetsezurrak.

Labana itxurako hezur laua da esternoia.

-Gorputzadarretako hezurrak Besoan, humeroa deituriko hezur bat dago, eta besaurrean beste bi: ukondo-hezur edo kubitua eta erradioa.

Izterrean, femura daukagu.

Eta zangoan tibia edo zangarra eta peronea.

ARIKETAK 4. Neurtu erregelaz zeure besoko, besaurreko, izterreko eta zangoko hezurrak.

Idatzi neurri horiek koadernoan.

Zein duzu gorputzeko hezurrik luzeena?.

5. Begiratu bular-kaxaren irudiari.

Zenbat saihets-pare ditugu? Bizkarrezurrari lotuta al daude denak? Esternoiarekin elkartuta al daude denak?.

6. Zer gertatuko litzaiguke bizkarrezurra hezur bakar batek osatuko balu?.

burezurra / burmuina / masaila-hezurrak / esternoia / saihetsezurrak / bizkarrezurra / ornoa

Esternoiak, saihetsezurrek eta bizkarrezurrak osatzen dute bular-kaxa honek bihotza eta birikak bezain organo delikatuak babesteko balio duelarik.

Badakizu... gure gorputzean berrehun hezur baino gehiago daudela poliki-poliki haziz eta gogortuz doazenak?.

Hogei urteen inguruan hazkundea geratu egiten da.

Ordurako guztiz gogortuta egoten dira hezurrak eta ez gara gehiago hazten.

jaioberria / haurra / nagusia.